undefined

“Klubak aurrerapausoa eman du”

“Klubak aurrerapausoa eman du”

Aitor Elizegik eskerrak eman dizkie konpromisarioei emandako babesagatik, eta gogorarazi du 2021ean bazkidek, jokalariek eta langileek bat egin dugula pandemiaren zati bat atzean uzteko

Denboraldi honetarako Aurrekontua onartua izan ondoren, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak komunikabideen galderak erantzun ditu Euskalduna Jauregian egindako Ezohiko Batzar Orokorra amaitzean. Elizegik positibotzat jo du honen emaitza: “Klubak bere bazkideekin adostutako eta onartutako aurrekontuak behar zituen aurrerapauso bat eman eta 2022ari ziurtasunez, sendotasunez eta batasunez aurre egin ahal izateko. Oreka ekonomikoa bermatuta, orain denok jar dezakegu arreta osoa zale guztiak harrotzen gaituzten gure Athleticen emaitzetan”.

Era berean, presidenteak eskerrak eman nahi izan dizkie konpromisarioei pandemiak klubean dituen ondorioak arintzeko Zuzendaritza Batzordeak proposatutako COVID kuota babesteagatik: “2021a pandemiaren zati handi bat atzean uzteko jokalariak, langileak eta bazkideak elkarrekin egon ginen urtea bezala gogoratuko dugu honakoa. Inoiz ahaztuko ez dugun zerbait da hori”.