undefined

Badator Gabonetako Campusa

Badator Gabonetako Campusa

Athletic Club Fundazioak 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako Gabonetako Campusa berreskuratuko du, osasun protokolo guztiak betez

Fundazioak martxan jarri du 2021eko Gabonetako Campusa, eta horrela iaz pandemiaren ondorioz bertan behera geratu behar izan zuen ekimenetako bat berreskuratzen du. Jarduera horri berriz ekiteko osasun-protokolo guztiak ezarrita, Fundazioak izena emateko epea ireki du asteazken honetan, abenduak 1. Lekua mugatua da eta izen-ematea HEMEN egin daiteke.

Gabonetako campusa Lezamako kirol instalazioetan burutuko da bi txandatan, ordutegi trinkoan: 09:00etatik 14:00etara.

Lehenengo txanda 2021eko abenduaren 27tik (astelehena) 31ra (ostirala) bitarteko astean izango da.

Bigarren txanda egun bat gutxiagokoa izango da, 2022ko urtarrilaren 3tik 7ra (Errege eguna izan ezik) egingo baita.

Lehenengo txandarako prezio orokorra 199 €-koa da, eta bigarrenerako, berriz, 159 €-koa. “Club Athletic” Fundazioaren jarraitzaileek eta kideek % 5eko deskontua izango dute.

Informazio gehiago HEMEN