undefined

Abenduko zubi honetan, gozatu Athletic Clubaz

Abenduko zubi honetan, gozatu Athletic Clubaz

Katedrala, AC Museoarekin, Tourrarekin eta jatetxeekin, eta San Mames eta Mazarredoko dendak, igandean eta jaiegunetan zabalik

Zubi honetan ezagutu San Mames gure AC Museoaren eta Tourraren bidez, zeinak, asteburuaz gain, abenduaren 6an, astelehena, eta 8an, asteazkena (jaiegunak) zabalik egongo diren. Bi zerbitzuen ordutegia 10:00etatik 19:00etara izango da, bai asteburuan, bai asteko gainerako egunetan, baita jaiegunetan ere. Osatu zure bisita gure San Mames Jatetxean edo La Campa de los Ingleses tabernan lehen mailako esperientzia gastronomiko batekin. Gainera, Getafe-Athletic Katedraletik bertatik bizi ahal izango duu Geuria!, San Mameseko gure kirol tabernan, 21:00etatik aurrera.

Athletic Club dendak

Bestalde, San Mames eta Mazarredo Athletic Clubeko denda ofizialek etengabeko zerbitzua eskainiko dute igandean eta jaiegunetan, 10:00etatik 19:00etara. Asteko gainerako egunetan, 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.

Errekalde Zumarkaleko eta Max Centerreko dendek ohiko ordutegia mantenduko dute. Lehenengoak, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Merkatal zentrogunekoak, 10:00etatik 22:00etara. Igande eta jaiegunetan (astelehen eta asteazken) itxita egongo dira.