
Javier de Aristegui zuzendaritzako kide ohia hil da
Javier de Aristegui zuzendaritzako kide ohia hil da
Pedro Aurtenetxe eta Jose Maria Arrate buru zituzten zuzendaritza-batzordeetako kide izan zen
Athletic Clubek jakinarzten du joan den abenduaren 6an Francisco Javier de Aristegui zuzendaritzako kide ohia hil zela. Aristegui Pedro Aurtenetxe eta Jose Maria Arrate buru zituzten zuzendaritza-batzordeetako kide izan zen. Lanbidez arkitektoa, Ibaigane Jauregia zaharberritzeko lanak zuzendu zituen, 80ko hamarkadaren amaieran erosi eta klubaren egoitza sozial bihurtu ondoren.
Hileta elizkizuna gaur arratsaldeko 20:00etan izango da Getxoko Trinitarioen parrokian.
Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une triste hauetan. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariek besoko beltza eramango dute euren omenez larunbat honetan, abenduak 11, San Mamesen jokatuko den Athletic-Sevilla partidan.