
Familia gara. Eguberri honetan, ospa dezagun batzen gaituena
Familia gara. Eguberri honetan, ospa dezagun batzen gaituena
Ezagutu Athleticen Gabonetako spot berria, ‘Familia gara’, gurea, zuri-gorria, osatzen duten athleticzale guztiei eskainia
Gabonak etxe zuri-gorri bakoitzean txertatzeko batasun eta sendotasun mezuarekin datoz. Izan ere, etxe horietako familia bakoitza beste sendi baten parte ere bada, Athleticena, familia zuri-gorriarena. Hori dela eta, Gabonetako gure kanpainak familia du ardatz, athleticzaleen eta gabonetako egunen arteko lotura, eta hortik dator ere aukeratutako leloa, ‘Familia gara’. Kontzeptu hurbila da, Athleticen identitateari lotutakoa.
2021aren amaiera honetan, eta urte berriaren atarian, gure zaleekin batzen gaituen sentimendu hori ospatu nahi dugu. Izan ere, nahiz eta gutako bakoitza ezberdina izan, bizi izan dugun guztia igaro eta gero, beti dago guzti horren gainetik nabarmentzen den zerbait. Gure bihotzen barrenetik irtetzen den eta erabat harro sentiarazten gaituen konpromiso eta maitasunaren nahasketa sakon eta indartsua. Azken finean, horretan datza familia. Eta zuek familia honen parte zaretela jakinda, Athleticen ezin gara harroago egon.
Gabon zoriontsuak opa nahi dizkiegu gauden tokiraino iristeko bizi eta borrokatu duten athleticzale guztiei. Zuen laguntzari esker bakarrik lor dezakegulako gure ilusioa bere horretan mantentzea.
Osasuna eta zoriona, batzen gaituen guztiaz elkarrekin gozatzen jarrai dezagun. FAMILIA GARA.