
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Sevilla FC (LaLiga 17. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Sevilla FC (LaLiga 17. J)
Ezagutu itzazu zuri-gorrien eta andaluziarren arteko norgehiagokaren xehetasun guztiak
Etxetik kanpo bi partida jarraian jokatu ondoren, Athletic Club Katedralera itzuliko da eta Ligako bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du. 21:00etatik aurrera, Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen taldeak Sevilla FC izango du aurkari, txapelketako lehen postuetan egongo ohi den taldeetako bat. Gaur gauean, Ligako gol gutxien jaso dituzten bi taldeen arteko norgehiagokan, azken jardunaldietako emaitzen dinamika iraultzea ahalbidetuko lukeen garaipena lortzea izango dute helburu lehoiek.
Deialdia
Marcelinok 22 jokalari deitu ditu gaur gaueko partidarako. Entrenatzaileak Getafe CFren aurka eskainitako deialdia errepikatu du, Serrano izan ezik, oraingoan taldea osatu baitu. Lehoiek Vivian, Yuri, Villalibre eta Nolaskoain jokalarien bajak dituzte, denak min-hartuta.
Marcelino
Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko entrenatzaileak hedabideen aurrean egindako adierazpen osoak ikus ditzakezu hemen, gaur gauean San Mamesen Sevilla FC taldearen aurka jokatu aurretik.
Aurkaria
Athleticek historia handiko talde bat izango du aurrean LaLiga Santanderren, bere tituluetan Lehen Mailako txapelketa bat duen bederatzi taldeetako bat, 1944-45 denboraldikoa. 1890ean sortua, 1934an igo zen lehen aldiz Lehen Mailara, eta, ordutik, bi aldiz bakarrik jaitsi da mailaz, 97-98 eta 99-00 denboraldietan. Sevilla FC taldeak, beste lorpen batzuen artean, Europa mailan palmares esanguratsua du 6 Europa League eta Europako Superkopa bat irabazita.
Julen Lopeteguik zuzentzen duen taldea, partida bat gutxiagorekin, Ligako sailkapeneko bigarren postuan dago 31 punturekin.
Andaluziarrak ez daude kirol-momenturik onenean, Txapeldunen Ligatik at geratu baitira aste honetan. Ligan, azken bost norgehiagoketan, Villarreal, Betis eta Osasuna gainditu dituzte; Alavesen aurka berdindu eta Santiago Bernabeun galdu dute, Real Madrilen aurka.
Estatistikak
Ligan lehen aldiz jokatu zutenetik, Athleticek eta Sevillak 154 aldiz neurtu dituzte indarrak maila gorenean, oso balantze orekatuarekin, baina talde andaluziarraren alde egin dute emaitzek: lehoiek 61 partida irabazi dituzte, 30 berdindu eta 63 galdu.
San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, zuri-gorriak nagusi izan dira. 77 norgehiagoketatik, Athleticek 50 partidatan erdietsi ditu hiru puntuak, 10 berdinketa egon dira eta Sevillak 17 aldiz lortu du etxetik kanpo irabaztea.
Katedraleko azken norgehiagokek irribarre egiten diete etxekoei, bost partidatan lau garaipen lortuta. Lopeteguiren taldeak, azken norgehiagoketan, 2019-20 denboraldian bakarrik lortu zituen hiru puntuak.
Kontsultatu Sevillaren aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.