
Umeen sarrerak Real Betis eta Real Madriden partidetarako
Umeen sarrerak Real Betis eta Real Madriden partidetarako
San Mamesen jokatuko diren hurrengo neurketetarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa
Gaurdanik eta abenduak 15eko, asteazkena, 24:00ak arte, bazkideek euren eserlekua Clubari laga ahal izango diote, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko sarrera erosi, 15 euroan*, Ligako Athletic Club-Real Betis partidarako edo Athletic Club-Real Madrid partidarako, azken kasu honetan, 20 euroan*.
Interesa dutenek eskaera bete beharko dute Bazkideen Txokoko UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, kodea eta dagokion pinarekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Beheko Ipar Harmailan 150 sarrera eta Beheko Hego Harmailan beste 50, hortaz, eskaerak erabiltzeko dauden sarrerak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Sarrera lortzen duten bazkideek txarteldegian jaso beharko dute honako ordutegian:
Real Betis:
- Abenduak 18, larunbata: 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.
- Abenduak 19, igandea: 10.30etik aurrera.
Real Madrid:
- Abenduak 21, asteartea: 10.30etik 13.30era eta 17.30etik 20.00etara.
- Abenduak 22, asteazkena: 10.30etik 13:30era eta 19.30etik aurrera.
Sarrera hauek lortzen dituzten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
*Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.