undefined

2022ko kuoten ordainketa

2022ko kuoten ordainketa

Datorren urteko kuotei dagozkien banku-helbideratzea duten bazkideentzako ordainagiriak abenduaren 27tik aurrera bidaliko dira

Athletic Clubek bere kuotak ordaintzeko banku-helbideratzea duten bazkideei jakinarazi nahi die 2022ko kuotari dagokion ordainagiria bankuetara bidaliko dela abenduaren 27tik aurrera.

Egun horretatik aurrera, gainerako bazkideek banku-txartelaren bidez ordaindu ahal izango dute kuota, Klubaren webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan erabilgarri jarriko den esteka baten bidez.