
Athleticek 2021-22 Kopari ekingo dio
Athleticek 2021-22 Kopari ekingo dio
Lehoiak Real Madril, Barça eta Atleticorekin batera sartuko dira lehen aldiz edizio berri honetako zozketan, final-hamaseirenetan bost aurkari posible izanda
Athletic Clubek ibilbide berri bati ekingo dio 2021-22 Errege Kopan. Gaur 12:30ean hasiko da RFEFen egoitzan, Las Rozaseko Futbolaren Hirian, txapelketaren final-hamaseirenetako zozketa hartuko duen ekitaldia. Lehen kanporaketa honetan, lehoiek, FC Barcelona, Real Madrid eta Atletico Madrid-ekin batera, datorren hilean 2021-22 Espainiako Superkopan lehiatuko diren taldeak (20-21 Kopako txapelduna eta txapeldunordea eta 20-21 Ligako lehen bi sailkatuak) lehiara batuko dira.
Kanporaketa honetan, partida bakarrera eta urtarrilaren 6aren inguruan jokatuko dena (data eta ordua konfirmatzeke), zuri-gorriek bost aurkari ezberdin izan litzakete aurrez aurre. Horiek guztiak maila baxuagokoak direnez, zozketaren baldintzak direla eta, partida etxetik kanpo izango da, San Mamesetik urrun. Hauek dira Athleticekin parekatuko liratekeen aurkariak:
Segunda RFEF
- Atletico Mancha Real
Primera RFEF
- CF Rayo Majadahonda
- CD Atletico Baleares
- Linares Deportivo
- CD Alcoyano