undefined

Beteranoen itzulera CD Peñaren mendeurrenerako

Beteranoen itzulera CD Peñaren mendeurrenerako

Larunbat honetan, abenduaren 18an, 17:30ean, Athletic Clubeko beteranoek partida bat jokatuko dute berriro; hain zuzen ere, CD Peñaren mendeurrenaren ekitaldien barruan

CD Peñaren mendeurrena dela eta, Athleticeko jokalari ohien elkarteak CD Peñako eta Athleticekoen beteranoen arteko futbol partida batean parte hartuko du.

Partida larunbatean, hilak 18 (17:30), jokatuko da Aitxarteko udal zelaian, Peña auzoan.

Rafa Dehesa entrenatzaileak jokalari zuri-gorri hauek deitu ditu partida honetarako:
Castilla, Dani de Pablos, Luis Fernando, Eleder Acedo, Goio Soria, Angel Lekumberri, Roberto Urizar, Javi Casas, Koikili, Axier Ormazabal, Ibon Gutierrez, Oskar Alkorta, Iker Madariaga, Josu Urionabarrenetxea, Mikel Agirregomezkorta eta Vicente Uriz.