
Mancha Real, 2021-22ko Kopako lehen aurkaria
Mancha Real, 2021-22ko Kopako lehen aurkaria
Athletic Club Jaenen estreinatuko da urtarrilaren 6an 20:00etan, Bigarren RFEFeko taldearen aurka
Athletic Clubek Atletico Mancha Realen aurka jokatuko du 2021-22 Kopako final-hamaseirenetan. Kanporaketa, partida bakarrera jokatuko da, urtarrilaren 6an, osteguna, 20:00etan Mancha Realen (Jaen). Zozketaren baldintzak direla eta, kanporaketak maila txikiagoko taldearen zelaian jokatuko dira beti, kasu honetan, RFEFko 2. mailako talde baten estadioan.
Andaluziako taldea Bigarren RFEFko V. azpitaldeko 14. postuan dago 18 punturekin, bost garaipen, hiru berdinketa eta zazpi porrot lortuta. Athletic Cluben eta Atletico Mancha Realen arteko lehen norgehiagoka ofiziala izango da, Juventud Kiroldegian (Mancha Real, Jaen) jokatuko dena.
Jaenekoak dira gaur egun 2021-22 Kopan bizirik dirauten Bigarren RFEF mailako talde bakarra, aurretik Madrilgo Nazioarteko DUX (2-1) eta Granada CF (1-0) Lehen Mailako aurkaria kanporatuta.
Final hamaiserenetako gainerako kanporaketak:
- Atlético Mancha Real – Athletic Club
- CF Rayo Majadahonda – Atlético de Madrid
- CD Alcoyano – Real Madrid CF
- Linares Deportivo – FC Barcelona
- CD Atlético Baleares – RC Celta de Vigo
- Real Valladolid CF – Real Betis
- UD Almería – Elche CF
- CD Mirandés – Rayo Vallecano
- FC Cartagena – Valencia CF
- Real Sporting de Gijón – Villarreal CF
- SD Eibar – RCD Mallorca
- CF Fuenlabrada – Cádiz CF
- CD Leganés – Real Sociedad
- Girona FC – CA Osasuna
- Real Zaragoza – Sevilla FC
- SD Ponferradina – RCD Espanyol