
Athletic – Betis: informazio praktikoa
Athletic – Betis: informazio praktikoa
Athletic Club – Real Betis partida ikustera San Mamesera joango diren pertsona guztientzako datu interesgarriak (igandea, 16:15ean)
San Mamesen 2021/22 Ligako 18. jardunaldiko Athletic Club eta Real Betisen arteko partida jokatuko da igande honetan (16:15etan). Jarraian, Katedralera hurbilduko diren pertsona guztientzako informazio erabilgarria.
Ateen irekiera
San Mamesera sartzeko ateak 14:15etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzeko prozesua arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidu baten hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Zure bazkide-txartelarekin sartu edo lagatu
Bazkideak Athletic Cluben txartel fisikoarekin edo txartel digitalarekin sartu ahal izango dira zelaira. Azken hau Athleticen appeko TXARTELA atalean dago eskuragai.
Gogorarazten dizugu, partidara joaterik ez baduzu, zure txartel digitala beste athleticzale bati lagatzeko aukera duzula zure mugikorraren bidez. Partida hasi baino 2 ordu lehenago egin ditzakezu lagapenak.
Deskargatu appa, oraindik egin ez baduzu, honako esteka hauetan: Android | iOS
Neurri sanitarioak
COVID-19ak kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin duenez, LABI osasun-neurriak eguneratzera behartu duena, agintariek kontu handiz ibiltzeko eta prebentzio-neurriak betetzeko eskatu dute.
Horregatik, Athletic Clubek partidara bertaratzen diren guztiei zelaian osasun-neurriak errespetatzeko eskatzen die, batez ere sudurra eta ahoa estaltzen dituen maskara erabiltzea, partida osoan zehar. Musukoa erabiltzeak elkar babesten gaitu.
Sarreren salmenta
Txarteldegiak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude, eta ordutegi hauetan egongo dira irekita (ikus agiri ofiziala):
- Larunbata, 11: 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera (partida hasi baino bi ordu lehenago)
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibo partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Pertsona bakoitzak lau sarrera baino ezin izango ditu erosi, eserlekuak agortu arte.
San Mames BAT sarrerak
Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko Eraztun Nagusirako, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Xehetasunak ikusi
San Mames BAT sarrerak online erosi
Sarrera A, D eta E ateetatik egingo da (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mames BATen sartzeko, indarrean dagoen Eusko Jaurlaritzaren osasun-araudiari jarraituz, COVID pasaportea aurkeztu beharko da.
Mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak
Mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak, lehen harmailetako azken lerroan daudenak eta kaletik inolako oztoporik gabe sar daitezkeenak, leihatiletan bakarrik eros daitezke. Horretarako, ezinbestekoa izango da mugikortasun murriztuko ziurtagiria eta sarrera mota hori behar duen pertsonaren jatorrizko NANa aurkeztea. Klubak sarrera bat (doakoa) emango dio laguntzaileari, baldin eta mugikortasun murriztuko ziurtagiriak hirugarren pertsona baten laguntzaren beharra adierazten duen. Erosteko unean, pertsona honen izen-abizenak eman beharko dira.
Talde bisitariaren zaleentzako sarrerak
Indarrean dagoen legeriaren arabera (203/2010 Errege Dekretua), sarrerak Club/SAD bisitariaren bidez soilik salduko dira, tokiko zaleengandik behar bezala bereizitako eremu batean.
Athletic Clubek beretzat gordetzen du beste kanal batzuetatik erositako sarrerak dituzten talde bisitariaren zaleei zelira sarrera ukatzeko eskubidea, baldin eta horretarako prestatutako gunean ez badaude.
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean) 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, etenik gabe.
Gurutze Gorria Bizkaiarekin, Athletic Clubekin eta AC Fundazioarekin batera, jostailu berria biltzeko kanpainan parte hartu, “Haien Eskubideak Jokoan” leloa duen ekimenean, denda ofizialean jostailu bat emanez San Mamesera egin duzun bisita aprobetxatuz.
Gogoratu zure eskaerak Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula.
Ostalaritza
Gozatu partiduaz Geuria!, San Mameseko 13. eta 14. ateen artean dagoen gure kirol tabernan, gune honek edari eta janari eskaintza zabala eta partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera eskaintzen du eta. Establezimenduak, gainera, 14:45etatik aurrera, zure kontsumizioa eskatzeko aukera ematen du bere barretatik estadioaren kanpoaldera.
La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 13:30era egongo da zabalik. San Mames Jatetxea itxita egongo da.
Establezimendu hauetan sartzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren indarreko osasun-araudiari jarraituz, COVID pasaportea aurkeztu beharko da.
Gainera, zelai barruan banatutako tabernek partida hasi baino ordubete lehenagotik eskainiko dute zerbitzua. Gogoratu, partida hasi baino 24 ordu lehenagotik atsedenaldira arte) zure eskaera ONLINE TABERNAren bidez egin dezakezula (appean sartzeko botoia aurkituko duzu) eta, horrela, edaria edo janaria jasotzean ilarak saihestu ditzakezula.
AC Museoa eta San Mameseko Tourra
Partida eguna denez, Athletic Club Museoa 10:00etatik 14:15era bakarrik bisitatu ahal izango da, eta San Mameseko Tourra ez da erabilgarri egongo.