
“Lehiatu, abaguneak sortu eta partida on bat jokatuko dugu”
“Lehiatu, abaguneak sortu eta partida on bat jokatuko dugu”
Marcelinok, San Mamesen laguntzarekin, bihar Betisen aurka Katedralean “merezitako eta beharrezko” garaipena lortzea espero du
“Partida ona jokatuko dugu, lehiatuko dugu eta arriskua sortuko dugu. Taldeak gauza oso onak egiten ditu eta irabaztea merezi du, gure zaleek merezi dute ere. Hiru puntuak nahi ditugu Betisen aurka eta merezitako eta beharrezko garaipena lortu”. Argia eta konfiantzaz betea. Horrela agertu da Marcelino Garcia Toral Athleticek bihar San Mamesen (16:15ean) Betisen aurka jokatuko duen partidaren atariko prentsaurrekoan.
Norgehiagoka honekin lehoiek emaitzen dinamika kaskarra atzean uztea espero dute, athleticzaleen laguntzarekin: “Ziur nago berriro irabaziko dugula. Bihar, San Mamesen, zaleen bultzadarekin eta bere laguntzarekin, oso garrantzitsua eta egoera honetan are gehiago dena, intentsitatez eta biziki jokatzen saiatuko gara, talde honek ondo egiten dituen gauza guztiak garaipen bihurtzeko”.
Real Betis dator San Mamesera, egun txapelketako talderik onenetakoa eta sailkapeneko hirugarren postuan dagoena. Hala ere, Marcelinok bere taldearen aukereta fedea du: “Oso ondo dagoen taldea da. Lau garaipen jarraian lortu ditu LaLigan, ondo ari da defentsan eta erasoan. Dinamika oso positiboan daude eta ez dute gola sartzeko aukera handirik behar. Partida berdinduta egongo da, hala ere. Jardunaldiak irabazi gabe daramatzagun arren, taldearen maila lehiakorra dela ezin da zalantzan jarri eta edozein aurkariren aurka lehiatzeko aukerak ditugula erakusten dugu. Gure maila onena ematen saiatu behar dugu garaipena lortzeko”.
Unai Simonen eta Iñigo Martinezen COVID positiboei dagokienez (baja izango dira biharko neurketan), entrenatzaileak gaineratu nahi izan du jokalari nahikodituztela ahalik eta berme handienarekin jokalari jakin hauek ordezkatzeko: “Beste jokalari batzuk parte hartzeko irrikan daude eta konfiantza osoa dugu guztiongan. Bi futbolari garrantzitsu dira Athleticentzat, baina horrelako egoerak gailentzen jakin behar dugu”.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Betis

