undefined

Athletic-Atletico neurketa, bertan behera

Athletic-Atletico neurketa, bertan behera

Talde koltxoneroak hamar kasu positibo ditu COVID-19agatik, agerralditzat hartu eta Lehiaketa Epaileak partida bertan behera utzi du

Athletic Clubek eta Atletico Madrilek bihar 16:00etan Lezaman jokatu behar zuten Primera Iberdrolako 15. jardunaldiko partida ofizialki atzeratu da Lehiaketa Epailearen erabakiaren eta Espainiako Futbol Federazioaren jakinarazpenaren ondoren.

RFEFen komunikatuak zehazten duenez, “Club Atletico de Madridek oharra bidali dio Lehiaketako Epaileari klubaren osasun-egoeraren ingurukoa. Klubak hamar kasu positibo ditu bere plantillan eta, agerralditzat hartuta, epaileak iritzi dio Lehen Mailako partida bertan behera uztea zilegi dela”.

RFEFek, horrela, beste data batera atzeratu du partida, Lehiaketako Epaileak zehaztuko duena eta hura normaltasunez eta arriskurik gabe jokatzea ahalbidetuko duena.

Taldeak bihar entrenatuko du azken aldiz Gabonetan atseden egun batzuk hartu aurretik.