
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Real Madrid (LaLiga 21. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Real Madrid (LaLiga 21. J)
Gaur gauean, 21:30etik aurrera, San Mamesen jokatuko den norgehiagokaren xehetasun guztiak
Lehoiek hirugarren partida jarraian jokatuko dute San Mamesen. Athleticek eta Real Madridek hilabete honetan elkarren kontra bigarren aldiz neurtuko dituzte indarrak dute gaur, LaLigako 21. jardunaldiko partida aurreratuan. Ancelottiren taldea sailkapeneko liderra da 43 punturekin eta urriaren 3tik ez du ligan galdu. Izan ere, zuriek denboraldi honetan partida hori bakarrik galdu dute (8. jardunaldian RCD Espanyolen zelaian). 21:30etik aurrera, zuri-gorriek joan den igandean Katedralean Real Betisen aurka erakutsitako dinamika onari eusten saiatuko diote.
Deialdia
Marcelino Garcia Toralek, Athletic Clubeko entrenatzaileak, 21 jokalari deitu ditu gaur gaueko partidarako. Dani Garcia deialdira itzuli da, Sevilla FC taldearen aurkako partidan bosgarren txartel horia ikusi ondoren, ez zuen Betisen aurka jokatu. Bestalde, Unai Simon, Jokin Ezkieta, Iñigo Martinez eta Alex Berenguer baja dira COVID-19aren ondorioz positibo eman ostean. Hori dela eta, harrobiko Agirrezabalak, Ander Iruk, Paredesek eta Serranok ordezkatuko dituzte zerrendan. Vivian, Yuri, Villalibre eta Nolaskoain bajak dira erabaki teknikoagatik edo lesioagatik.
Marcelino
Marcelinoren adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, Athleticen eta Real Madriden arteko aurreratutako LaLiga txapelketako 21. jardunaldiko partidaren aurreko prentsaurrekoan.
Aurkaria
Gaurko aurkaria lehiaketako klasiko bat da. FC Barcelonarekin eta Athleticekin batera inoiz mailaz jaitsi ez den talde bakarra. 1902an sortua, estatuko palmares zabalenetako bat du. 34 Liga, 19 Kopa, 11 Superkopa edo 13 Europako Kopa, besteak beste. Madrildarrek 2019-20 denboraldian lortu zuten azkenekoz ligako txapelduaren titulua. Urte horretan bertan lortu zuten Superkopa Atletico Madrid taldeari penaltietan irabazita.
Real Madridek baja ugari ditu Katedraleko partidarako, taldean zortzi COVID-19 kasu antzeman ondoren. Ez dira Bilbora joango: Modric, Asensio, Bale, Marcelo, Alaba, Isco, Lunin eta Rodrygo. Gainera, Casemiro txartelengatik zigortuta dago eta Carvajal eta Ceballos, lesionatuta. San Mamesek oso aurkari zaila hartuko du gaur gauean, baina lehoiak oso indartsu agertu ziren abenduaren 1ean Santiago Bernabeun jokatutako partidan. Galdu arren, Marcelinorenek gehiago merezi izan zuten partida hartan, edozein talderen aurka borrokatu zitezkeela erakutsiz. Ancelottiren taldeak golik gabeko berdinketa lortu zuen azken partidan, etxean Cadizen aurka.
Estatistikak
Athleticek eta Real Madridek 181 aldiz neurtu dituzte indarrak maila gorenean, eta guztira 51 partida irabazita, 36 berdinketarekin eta 94 partida galduta, balantza madrildarren alde dago.
San Mamesen jokatutako neurketei dagokienez, zuri-gorriek 38 garaipen lortu dituzte, 19 aldiz berdindu dute eta 33 partidatan talde zuriak Katedraleko hiru puntuak batu ditu.
Kontsultatu Real Madrid taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

