Naroa Uriarteren mediku-txostena
Bakioko erdiko atzelariak haustura du ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan eta ebakuntza gelatik pasa beharko da
Naroa Uriarte lehen taldeko jokalariak belaunean min hartu zuen atzoko entrenamenduan. Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek egindako azterketek, jokalariak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsita duela egiaztatu dute.
Tamalez, 20 urteko futbolariari ebakuntza egin beharko diote. Ebakuntzaren data zeahzteke dago oraindik.
Eutsi, Naroa!

