undefined

Emakumezkoen Real Sociedad – Athletic Club derbirako sarrerak

Emakumezkoen Real Sociedad – Athletic Club derbirako sarrerak

600 sarrera igandean, 12:00etan, Reale Arenan jokatuko den partidarako

Realak 600 sarrera bidali dizkio Athletici datorren igandean, urtarrilaren 9an, 12:00etan Reale Arenan jokatuko den emakumezkoen derbirako.

Sarreren prezioa 12 eurokoa da. Sarrerak urtarrilaren 4an, asteartean, hartu ahal izango dira San Mamesen, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.