undefined

Partida aurrekoa: Atletico Mancha Real vs Athletic Club (1/16 Kopa)

Partida aurrekoa: Atletico Mancha Real vs Athletic Club (1/16 Kopa)

Ezagutu lehoien Kopako estreinaldiko partidaren inguruko xehetasun guztiak

Athletic Club Kopako aurtengo edizioan estreinatuko da. Iaz finalistak izateagatik txapelketako lehen bi kanporaketetan parte hartzetik salbuetsita egon dira zurigorriak, eta final hamasairenetan Jaengo Atletico Mancha Realari egingo diote bisita.

Lehoiek historian zehar 24 aldiz irabazi duten txapelketa honetan urrutira iristen saiatuko dira berriz. Bere lehen oztopoa Segunda RFEFko V. multzoan dagoen aurkaria izango da, gaur egun hamalaugarren postuan dagoena 18 punturekin. Jaengo taldeak maila goragoko bi talde kanporatu ditu orain arte: Dux Internacional (Primera RFEF) eta Granada CF (Lehen Maila). Bere gotorlekuan, La Juventud Kiroldegian, lortu zituen bi garaipenak (2-1 eta 1-0, hurrenez hurren).

Deialdia

Marcelino Garcia Toralek, Athleticeko entrenatzaileak, aulkitik zuzendu ahal izango ditu bere jokalariak, COVID-19n negatibo eman ostean. Konfinamendutik irten berritan, Oier Zarraga, Raul Garcia, Unai Nuñez eta Iñigo Lekue itzuli dira deialdira. Dani Vivian, hamaikagarren jardunalditik lesionatuta egon dena, deialdian sartu da berriro. Zerrendan Artola eta Luis Bilbao lehoikumeek errepikatu dute. Unai Simon, Yeray, Vencedor eta De Marcos ez dira Jaenera joango eta Bilbon atseden hartuko dute. Yuri, Capa eta Villalibre, berriz, baja dira lesioagatik.

Ruben Uria

Ruben Uria Athleticen bigarren entrenatzailaren hitzak hemen entzungai.

Aurkaria

Atletico Mancha Real 1984ko abuztuaren 4an sortu zen eta Segunda RFEF mailan ari da egun. 2016an Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen, baina urtebete geroago Hirugarren Mailara itzuli zen, eta kategoria horretan egon da orokorrean azken hamarkadan. Kopan parte hartzen duen hirugarren aldia da hau eta, zalantzarik gabe, bere historiako jardunik onena da, bai 2010-11 eta bai 2016-17 denboraldietan kanporatua izan baitzen lehen kanporaketan. Madrilgo DUX Internacional 2-1 eta Granada CF 1-0 mendean hartu ondoren, ilusioa da nagusi Mancha Realen, Jaengo probintzian.

Athleticzaleak munduan

Zauden lekuan zaudela, ez galdu Athleticen partida!

Global-kick-off-times-Copa-R32-Athletic-Club-vs-Atlético-Mancha-Real-06-01-2022