undefined

Yulema Corresen mediku-txostena

Yulema Corresen mediku-txostena

Aurrelari zuri-gorria baja da igandean Reale Arenan jokatuko den derbirako, ezker orkatila bihurritu duelako

Yulema Corres Athletic Clubeko aurrelariak min handia izan du aste osoan ezker orkatilan, bihurritu baten ondorioz. Horrela, gasteiztarrak ezin izango du Realaren aurka jokatu datorren igandean Reale Arenan.

Yulema Corres: barneko alboko lotailuaren bihurridura ezker orkatilan. Bilakaeraren zain.

Yulemaz gain, Leyre Monentek eta Naroa Uriartek ere erizaindegian jarraitzen dute. Monentek berregokitze lanekin dihardu eta Naroari ebakuntza egingo diote belaunean datozen egunetan.