Artola, azken debuta Athleticen
Harrobi zuri-gorriko jokalaria, Mancha Real taldearen aurkako kopako partidan jokatutako minutuekin, Athleticekin estreinatu den 632. lehoia da
Juan Artola da Athleticen debuta egin duen azken jokalaria. Harrobikoa, Lezaman kimu mailatik, elastiko zuri-gorriarekin estreinatu den 632. lehoia izan zen. Raul Garciaren ordez sartu zen zelaian 78. minutuan, zuri-gorrien eta Mancha Realaren arteko Kopako partidan.
Marcelinok aurretik egondako neurketa batzuen deialdian sartu zuen eta atzo entrenatzaile asturiarrak Artolari sarrera ematea erabaki zuen, La Juventud futbol zelaira 34. dortsalarekin sartuta. 2022. urteko lehen estreinaldia da eta Petxarroman, Serrano, Agirrezabala eta Vivianekin bat egiten du aurtengo denboraldian debuta egindakoak.