
Partida aurrekoa: Deportivo Alaves vs Athletic Club (LaLiga 20. J)
Partida aurrekoa: Deportivo Alaves vs Athletic Club (LaLiga 20. J)
Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Mendizorrotzan jokatuko den norgehiagokaren xehetasun guztiak errepasatu ditzakezu hemen
Athletic Clubek Mendizorrotza bisitatuko du urteko bigarren derbian, LaLiga Santanderreko 20. jardunaldian. 18:30etik aurrera, Marcelino Garcia Toralen gizonek Deportivo Alavesen aurka neurtuko dituzte indarrak, 2022an daramatzaten bolada ona luzatzeko asmoz. Javi Calleja kargutik kendu berri duen talde babazorroak urtea estreinatu zuen Jose Luis Mendilibarren zuzendaritzapean, Realaren aurka berdinduta, Gasteizen ere jokatu zen beste derbi batean. Arabarrak jaitsiera postuetan daude 16 punturekin, baina orain haietatik kanpo dagoen Elche CF taldearekin berdinduta.
Deialdia
Kopako kanporaketaren eta joan den astelehenean jokatutako LaLigako partidaren ostean, Marcelinok 21 jokalari deitu ditu Arabako taldearen aurkako partidarako. Zerrendan Unai Simon, De Marcos, Vencedor eta Yerayren itzulera nabarmentzen da, ez baitziren osteguneko deialdian sartu erabaki teknikoagatik. Yuri, Villalibre, Capa eta Nuñez baja dira, azken hiru hauek lesionatuta baitaude, eta Artola eta Luis Bilbao lehoikumeak euren taldeetara itzuliko dira.
Marcelino
Marcelinoren adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, Alavesen eta Athleticen arteko LaLiga txapelketako 20. jardunaldiko partidaren aurreko prentsaurrekoan.
Aurkaria
1921ean sortua, hasieran zuen “Sport Friends” izena aldatu ondoren, Alaves 1929-30 denboraldian igo zen aurrenekoz Lehen Mailara. Ordutik aurrera, kategoria askotatik igaro dira arabarrak, eta hainbat krisialdi izan dituzte arlo ekonomikoan eta baita kirol arloan ere. 2000ko hamarkadan, maila gorenean zeudela, UEFA Koparako sailkatzea lortu zuten. 2001ean txapelketa horretako finala jokatu zuten, zaleentzat historikoa zen partida batean. Gasteiztarrek porrota jaso zuten Liverpoolen aurka (5-4).
Hurrengo urteetan, kirol-bolada txarrak, jaitsiera eta igoera berriekin, eta arazo ekonomikoak bizi izan zituzten berriro. 2011n ia desagertu egin zen kluba, baina Josean Querejeta buru zuen enpresa-talde batek agintea hartu zuen. Horren ondoren, 2016-17 denboraldian, bere historiako Kopako lehen finalera iritsi ziren eta porrota jaso zuten FC Barcelonaren aurka (3-1).
Gasteiztarrek 13. jardunalditik, azaroaren hasieraran, ez dute garaipenik lortu LaLigan. Orduan Javi Callejak zuzendutako taldeak 2-1 irabazi zion Levante UD taldeari Mendizorrotzan.
Estatistikak
1930ean LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Alavesek eta Athleticek 33 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta zuri-gorriek balantze positiboa izan dute: 21 garaipen, 6 berdinketa eta 6 porrot.
Kontsultatu Alavesen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.
Erlazionatutako partidak
Deportivo Alavés - Athletic Club

