undefined

“Senti zaitezte etxean bezala”

“Senti zaitezte etxean bezala”

Aitor Elizegi presidenteak ongietorria eman dio Lezamako egoitzan Basque Teameko atleten bigarren espedizioari

Lezamako harrobiaren egoitzak Basque Team Fundazioaren bigarren euskal atleta-espedizioa hartu du gaur goizean. Ariane Ochoa, Janire Gonzalez Etxebarri, Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia surflariek, Jatyr Berasaluce teknikariarekin batera, Odei Jainaga xabalinista olinpikoarekin eta Hamid Ben Daoud maratoilariarekin bat egin dute.

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak harrera egin die eliteko kirolariei Lezamara iritsi direnean: “Senti zaitezte zuen etxean bezala. Instalazio hauek dominaz beteko dituzuela espero dugu”. Basque Teamen izenean, Olatz Legarzak eskerrak eman dizkio Klubari, proiektuko euskal kirolariei emandako babesagatik eta abegi onagatik.

Goi mailako euskal kirola babestu eta sustatzeko helburuarekin, Athletic Clubek Basque Team Fundazioarekin etengabeko lankidetza hitzarmena du.