undefined

Betis, gonbidatu arriskutsua lehoientzat

Betis, gonbidatu arriskutsua lehoientzat

Andaluziako taldea izango da Iturregiren nesken aurkaria bihar (asteazkena, 19:30ean) 2022ko Lezamako lehen partidan

Primera Iberdrolak partida sorta bikoitza izango du asteburu honetan. Bihar, asteazkena, lehoiek beste aukera bat izango dute 2022ko lehen hiru puntuak batzeko. Horretarako, Real Betis mendean hartu beharko dute, pasa den igandean Levante UD mendean hartu zuen taldea. Andaluziarrak erregulartasunaren bila dabiltza, eta zalantzarik gabe konfiantza hartzeko garaipen garrantzitsua lortu zuten.

Bestalde, lehoiek Realaren aurkako porrota atzean utzi eta bigarren itzulian puntuak pilatzen hasi nahi dute. Iraia Iturregik joan den astean esan zuen bere taldea lehen itzuliko zenbakiak hobetzeko gai ikusten duela, nahiz eta urte berria joaneko partidetan galdu zituen hiru aurkariren aurka hasi. Izan ere, Betis 4-2 nagusitu zen Luis del Solen Hirian, zuri-gorrien partidarik grisenetako batean, lehen zatian erabakita geratu zena. Athletic Clubek ez du akats berdinetan erori nahi eta Lezamako berdegune gainean jokoaren eta partidaren kontrola eramatea bilatuko du.

Estatistikak oso onak dira Iturregiren taldearentzat, ez baitute inoiz Sevillako taldearen aurka galdu etxean. Azken garaipena 2019-20 denboraldian lortu zuten, Ane Azkonak eta Garazik penaltiz sartutako golei esker (2-1). Iaz norgehiagoka berdinketan amaitu zen (2-2), markagailuan alternatiba ugari izan zituen lehia bizi batean. Lehoiek partida ona eta garaipena eskaini nahi diete zaleei, kemenz beterik Valentziara bidaiatu eta igandean Levanteren aurka jokatu dezaten.