undefined

Sarrera doan lehoien partidaz gozatzeko

Sarrera doan lehoien partidaz gozatzeko

Zatoz bihar (19:30ean) Athletic Cluben eta Betisen arteko partida ikustera

Athletic Clubek eta Real Betisek bihar Lezaman jokatuko duten partidara sartzean (19:30ean, 2. zelaian) doan izango da ikusle guztientzat. Nolanahi ere, zelaiaren edukiera kontrolatzeko segurtasun-neurri gisa, beharrezkoa izango da partidarren aurretik Lezamako leihatiletatik pasatzea gonbidapena eskatzeko eta horrekin jokalekura sartzeko.

Iraia Iturregiren taldeak garaipena lortu nahi du bere zaletuen aurrean Sevillan jokatutako lehen itzuliko partidan gainditu zuen taldearen aurka. Orain arte, Betisek 18 puntu lortu ditu eta zuri-gorriek 23 dituzte, eta gainera, partida bat gutxiago dute. Gauzak horrela, lehia parekatua eta interesgarria aurreikusten da.