undefined

“Partida bakarrera edozeinek irabaz dezake”

“Partida bakarrera edozeinek irabaz dezake”

Iñigo Martinezek dio Athleticek talde hauen aurka lehiatzen badakiela: “Superkopa honetako gauza zoragarrienetako bat faborito ez izatea da”

Iñigo Martinezek komunikabideen aurrean hitz egin du Atleticoren aurkako Superkopako finalerdiaren aurretik. Ondarroako atzelariak uste du partida gogorra eta liskartsua izango dela, baina partida bakarrera edozeinek irabaz dezakeela uste du: “Erakutsi dugu talde horien aurka lehiatzen badakigula, eta %100ean bagaude, guztiei egin diezaiekegu aurre”. 

Iñigok ohartarazi du: “Ez dago partida errazik Atleticoren aurka. Gu bezalakoak dira, azkeneraino borrokatzen dute. Nahiz eta ematen duen ez dela euren urterik onena, denok irabazi nahi dugu garaikur hau. Dena emango dute, baita guk ere”.