undefined

“Aurrerapausoa eman behar dugu”

“Aurrerapausoa eman behar dugu”

Iturregik ziurtasun handiagoa eskatu dio taldeari, partidei aurre egiteko “Txapeldunen Ligarako lehian egoteko jokalariak dituen” aurkari baten aurka

Athletic Clubeko entrenatzaileak, Iraia Iturregik, bere iritzia eman die klubeko hedabideei, taldeak bihar Valentziara bidaiatu aurretik. Hemezortzigarren jardunaldiko partidan Levante UD eta Athletic Club taldeek neurtuko dituzte indarrak. Biek kale ez egitea izango dute helburu, sailkapeneko lehen postuetako borrokatik ez aldentzeko. Lehoiek Valentziako Kirol Hirian entrenatuko dute bihar arratsaldean eta partida igandean jokatuko da, 11:00etatik aurrera, Buñolen.

Iturregik aste zorrotz hau ondo bukatzeko gai ikusten du taldea, zazpi egunetan hiru partida jokatu eta gero: “Betisen aurka izan genuen zorte txarrean ez gara bakarrik zentratu behar. Hiru aldiz egin genuen topo zutoinarekin eta atezainak denboraldiko partidarik onena egin zuen, baina ikusi behar dugu nola hobetu dezakegun eta nola aprobetxa ditzakegun ondo egiten ari garena”.

“Hobeto egoten saiatu behar gara”

Aurkariari dagokionez, Levante UD, Loiuko entrenatzailea jakitun da ligako talderik onenetakoa dela. “Beti esaten dizuet aurkariaren bertsiorik onena espero dudala. Bederatzigarren postuan daude, baina uste dut maila oso altuko jokalariak dituztela eta Txapeldunen Ligarako lehian aritzeko taldea duela. Ez dira gai izan erregulartasunari eusteko, eta horregatik ezin izan dute goiko taldeekin borrokan egon. Joaneko partidan partida bikaina ikusi genuen. Oso talde erasokorra da eta ez du amore ematen. Gauzak oso ondo egin beharko ditugu hiru puntuak lortzeko. Lezaman izandako ausardia errepikatzea espero dut, eta gero pixka bat hobeto egotea, bai golari begira, bai defentsako jokaldietan”, esan du entrenatzaileak.

Levante bederatzigarren da sailkapenean, lehoiengandik bi puntura. Partida garrantzitsua izango da bi taldeentzat. “Aurrera urratsa egitea falta zaigu. Goian dauden taldeek ziurtasuna dute eta emaitza bolada batzuetan sar daitezke, non merezi ez duzunean ere partidak irabaztea eragiten dute. Badakigu hobetzeko alderdiak baditugula, betiere gauzak ondo egiten ari garela jakinda”.