undefined

Erraldoi bati irabazi mahai gainean kolpe bat emateko

Erraldoi bati irabazi mahai gainean kolpe bat emateko

Igandeko Levante-Athletic klasikoak geldialdiaren aurretik garaipen baltsamikoa bilatuko duten bi talderen arteko partida eskainiko du

Igande honetan, 11: 00etatik aurrera, amaitutzat emango da Athleticentzat aste gogorrenetako bat. Joan den igandean, lehoiek porrot egin zuten Reale Arenan, eta asteazkenean, berriz, Betisen aurkako partida berdinketan amaitu zen Lezaman, nahiz eta haimaka aldiz saiatu. Orain beste irteera zail bat datorkio, Primera Iberdrolako arerio zailenetako bat. Levante UD izango da aurkari hemezortzigarren jardunaldian, bere Kirol Hirian. Bi taldeek ezin izan dute erregulartasunaren tekla lortu azken partidatan eta garaipena bilatuko dute Europatik gertuago dauden postuetara igotzeko.

Angel Villacampa Athleticeko teknikari ohiak zuzentzen duen taldea bederatzigarren postuan da 22 punturekin seigarrenetatik bi puntura, 24 punturekin lehoiak dira sailkapeneko postu hori betetzen dutenak. Sailkapena estutzen hasia da erdialdean eta granotek pasa den sasoian erdietsitako eta Txapeldunen Ligarako jokatzkeo txartela eman zion hirugarren postua errepikatzea du helburu aurten. Horretarako, bigarren itzulian, bere zenbakiak hobetu beharko ditu. Abenduan, Levanteko taldeak ez zuen partidarik irabazi eta 2022ko lehen jardunaldian galdu egin zuen. Hala ere, joan den asteazkenean 1-2 irabazi zion Eibarri Unben.

Geldialdiaren aurretik,  sari handi bat jokoan duen klasikoa

Levanteri buruz hitz egitea jokalari internazional asko dituen eta futbol erasokorra eta pilotaren mimoz jokatzen duen talde bati buruz hitz egitea da. Lezamako joaneko partidan lehia oso parekatua izan zen, eta azken minutuan Athleticek penalti bat huts egin zuen 3-3koa egiteko, baina Villacamparen taldeak garaipena lortu zuen.

Buñolen espekulatu gabe eta garaipenaren bila zelairatuko dira bi taldeak. Lehoiek sari ona nahi dute, asteko ahalegin guztiagatik, hurrengo asteko geldialdia baino lehen. Aurkaria zaila da, eta estatistikek diote 2015-2016 denboralditik ez dela punturik lortu bertan. Hala ere, emakumezkoen futbolaren klasiko bati buruz ari gara, aurrez aurre gehien garaikur andana duten bi talde ariko baitira.