
Lezama |
Xabier Arberas, SD Gernikara lagatuta
Xabier Arberas, SD Gernikara lagatuta
Orain arte Bilbao Athleticen jokatzen zuen erdiko atzelaria utzita joango da denboraldi amaierara arte
Athletic Clubek eta SD Gernikak akordioa lortu dute Xabier Arberas atzelaria ekainaren 30era arte utzita jokatzeko. Harrobiko jokalaria bere herriko taldean ariko da denboraldia amaitu arte. Erdiko atzelariak aurtengo kanpainako 1. RFEF kategoriako partidetako batean parte hartu du.
Athletic Clubek zorte ona eta esperientzia emankorra opa dizkio SD Gernikan.