undefined

Komunikatu ofiziala

Komunikatu ofiziala

Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak positibo eman zuen joan den astelehenean egindako COVID 19aren proba batean

Athletic Clubek jakinarazi du Aitor Elizegi* presidenteak positibo eman duela astelehenean egindako proba batean.Presidentea osasun-egoera onean dago eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen du.

Gaur arratsaldean ezin izango du parte hartu San Mamesen bazkide konpromisarioekin egingo den Estatutuen Erreformarako Batzordeko bileran, ezta bihar, osteguna, Futbol Club Bartzelonaren aurkako partidara joan.

*Presidenteak baimena eman dio Athletic Clubari bere izena jakitera emateko