undefined

“Kopako gau handia dator San Mamesen”

“Kopako gau handia dator San Mamesen”

Marcelino Garcia Toralek irrikaz eta ilusioz espero du Kopako final-zortzirenetan Athleticek Barcelonaren aurka jokatuko duen partida

Bihar gau berezia biziko da San Mamesen. Athleticek eta Barcelonak indarrak neurtuko dituzte (21:30ean) Kopako final-zortzirenetako partidan, partida bakarrera. Pizgarriz betetako neurketa, Marcelinorentzat oharkabean pasa ez dena, zuri-gorrien eta kataluniarren arteko norgehiagokaren aurreko agerraldian: “Barçaren aurka oso partida zaila dugu aurretik, baina beste esperientzia aparta izango da, gure zaleekin, San Mamesen biziko dugun Kopako gau handi batean. Hogeita lau ordu baino zertxobait gehiago geratzen denean, gogotsu gaude eta irabazteko ilusioarekin, athleticzaleekin batera, faktore erabakigarria izango dena, bi taldeen artean dagoen desberdintasuna murriztuko baitu. Partidari hurrengo kanporaketara igarotzeko ideiarekin egingo diogu aurre”. 

Superkopa handi bat burutu ondoren, egungo txapelduna kanporatzeko zailtasunaren jakitun da entrenatzaile asturiarra, baina Katedraleko harmailetan egongo diren athleticzaleekin hori lortzea espero du: “Ez dugu asko aldatuko. Gauza bera errepikatuko dugu, denboraldi osoan bezala. Gure ezaugarrietako bat den presio altuarekin jarraituko dugu. Xavirekin jokatzeko moduan ezaugarri desberdinak bereganatzen ari den Barça espero dugu, talde mailan eta joko erritmo biziago bat dituena. Ligan euren aurka jokatu genuen partida bikainaren mailan egon behar dugu, eta bi areatan asmatu. Laurogeita hamar minutu topera egon eta ikusiko dugu zer gertatzen den”.