undefined

Athletic Club, AEBetako United Soccer Convention-en

Athletic Club, AEBetako United Soccer Convention-en

Andoni Bombinek, entrenamendu-metodologia arduradunak, hitzaldia emango du

Asteazkenetik (urtarrilak 19) Kansas Cityn (Missouri, AEB) Estatu Batuetako futbol kontzentraziorik handiena eta garrantzitsuena ospatzen ari da eta Athletic Club bertan dago.

Andoni Bombin zuri-gorrien entrenamendu-metodologia arduradunak gaur bertan eskainiko du kongresuko hitzaldietako bat, Lezamako harrobi eta entrenamendu ereduari buruzkoa.

2022ko United Soccer Convention futbol munduko kongresu jendetsuenetako bat bihurtu da urteak igaro ahala, Ipar Amerikako garrantzitsuena izanda ere. Aurtengo edizioak bost egun iraungo du eta 150 hizlari inguru egongo dira bertan, gehienak futbol munduko entrenatzaileak eta hezitzaileak.