undefined

Iraia Iturregiren bidaiarik bereziena

Iraia Iturregiren bidaiarik bereziena

Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile gisa urtebete bete berri duen lehoi historikoarekin batera, bere bizitza markatu zuten une garrantzitsuenak errepasatuko ditugu

Athletic Club entrenatu zuen lehen emakumea izan zen duela urtebete pasatxo. Iraia Iturregik, elezahar zuri-gorrietako batek, 2021eko urtarrilaren 8an hartu zuen lehen taldeko kargua, eta aurten emakumezkoen futbolean historian zehar Athleticek lortu dituen emaitza mantentzeko borrokan ari da. Berak inork baino hobeto ezagutzen du Klubeko emakumezkoen sekzioaren ibilbidea, 2002-2003 denboraldian lehoien lehen taldean aritu zen lehen jokalarietako bat izan baitzen. 17 urterekin Lezamara joan eta bi hamarkada geroago, Iturregik aginduak aulkitik ematen ditu.

Iraiaren historia eta kirola eskolan landu ziren (beste askotan bezala). Oso neska bizia zen, orduak ematen zituen Lauro Ikastolako patioan futbolean. Hasiera batean jolasa zena, laster bihurtu zen ilusioa baino zerbait gehiago; egunen batean jokalari profesionala izatea zuen ametsa. Leioako S.D kamiseta defendatu aurretik,Iturregik futbolean egindako bidaiak C.D Sondikara eraman zuen, emakumezkoen euskal futbolaren klub aitzindarietako batera. Talde leioaztarrarekin Superligara igotzea lortu zuen eta 2002an Athleticek talde hori bereganatu zuen emakumeekin lehen urratsak emateko, elitean elastikoa eta armarri bilbotarra lehen aldiz erakutsiz. Lehen urte haiek titulu eta balentriez beteta egon ziren, Iraia pixkanaka hazten joan zen jokalari, kapitain eta Bizkaiko emakumezkoen kirolaren erreferente gisa.

“Athletic entrenatzea ez da inoiz marroia”

2017an, aurreko denboraldian ligako laugarren titulua irabazi ondoren, Iraiak botak zintzilikatzea erabaki zuen. Entrenatzaile izateko prestatzen jarraitzeko asmo sendoarekin egingo luke. Agian berak nahi baino lehenago iritsi zen lehen taldearen agintea hartzeko deia. “Athletic entrenatzea ez da inoiz marroia”, esan zuen prentsaurrekoan. Ile zuri batzuk gehiago, lan asko eta ilusio berarekin, Primera Iberdrolako aulkietako bost entrenatzaileetako bat da Iturregi, orain arteko kopururik altuena. Ardura handiko kargu batek ematen duen ikuspegitik, Loiukoari kosta egiten zaio bere pasiotik eta lanetik deskonektatzeko tarteak aurkitzea. Bere bizitza futbola da, bere bizitza Athletic Club da.

Lehoi historikoarekin bere haurtzarora arte bidaiatu dugu, Lauroko patioan baloiari ostikadak ematetik kluba entrenatzea bezalako erronka handi baten aurrean jartzera igarotzeko abentura nolakoa izan den konta diezagun.

* Erreportaje hau egiteko Lauro Ikastola, SD Leioa, Iñigo Juaristi eta EITBren laguntza eskertu nahi dugu.