undefined

“Talde-lan onarekin geratzen gara”

“Talde-lan onarekin geratzen gara”

Marcelinok balio handia eman zion Vallecasen lortutako garaipenari eta “taldea sendo dagoela” nabarmendu zuen

Marcelino Garcia Toral pozik agertu zen Athleticek Rayo Vallecanori irabazi ondoren, eta bere jokalarien lan ona azpimarratu zuen: “Oso pozik nago zelai zail batera gentozelako. Hala diote emaitzek. Hamar partidatan zortzi garaipen eta bi berdinketa zeramatzaten eta zenbaki harrigarriak iruditzen zaizkit. Ondo gaude, taldea sendo dago, defentsa arloan gero eta maila hobea eskainiz, eta etxetik kanpo berriro irabazi dugu“.

Entrenatzaile zuri-gorriak neurketa oso parekatua izan zela aitortu zuen: “Rayok gehiago kontrolatu du partida, baina guk izan ditugu aukerarik argienak. Normala da bere estiloagatik, eta hori egiten du beti hemen. Norgehiagoka berdinduetan, xehetasunek emaitza alde batera edo bestera erortzea erabakitzen dute. Bigarren zatian neurketa ixteko aukera izan dugu. Lortzen ez baduzu, argi dago sufritu egingo duzula. Talde-lan onarekin eta egindako ahalegin izugarriarekin geratzen gara“.