undefined

Torrelavega, Kopako estreinaldi liluragarrirako hitzordua

Torrelavega, Kopako estreinaldi liluragarrirako hitzordua

Racing Athletic Cluben aurkaria izango da asteazken honetan partida bakarrera jokatuko den KO txapelketako hirugarren kanporaketan

Torrelavegako Santa Ana zelaia izango da Athletic Clubek denboraldi honetan bere ibilbidea Kopan hasteko kokagunea. Aurtengo edizioan formatu berri batekin, lehoiek hirugarren kanporaketa bat jokatuko dute, final-hamaseirenak izango litzatekeena, maila baxuagoko aurkari baten aurka: Racing Feminas. Talde kantabriarra Ipar multzoko Reto Iberdrolan lehiatzen da talde zuri-gorriaren harrobiko taldearekin batera, eta asteazkenean belar artifizialeko zelaian etxeko talde gisa jokatuko du partida bakarrean erabakiko den kanporaketan.

Etenaldiaren ostean, Iturregiren taldea lehiaketara itzuliko da (igandean Rayo Vallecano hartuko du Lezaman), eta Racingek ligako partida izan zuen igandean. Reto Iberdrolako hamabosgarren jardunaldiari zegokion lehia izan zen, non kantabriarrek eta Real Oviedok berdinketa erdietsi zuten Tanosen. Aurreko partida Lezaman jokatu zuten, hain zuzen ere, Athleticen bigarren taldearen aurka. Jose Aurelio Cresporen taldea denboraldi irregularra egiten ari da Reto Iberdrolan 12 punturekin hamahirugarren postuan kokatuta dagoelarik.

Hala ere, zuri-gorriak ezin izango dira fidatu, aurkariaren zelaian jokatuko baita eta 90 minututan edozer gerta baitaiteke. Lehoiek soropilean defendatu beharko dute euren faboritoen papera, hurrengo kanporaketara igaro eta Kopako txapelketaren ilusioa mantendu nahi badute.