undefined

ZOOM I Rayo-Athletic, bisita berezia Madrilen

ZOOM I Rayo-Athletic, bisita berezia Madrilen

Rayistek eta zuri-gorriek bi zaleen arteko giro bikainaz gozatu zuten partidaren aurreko orduetan eta Vallecaseko neurketan

Athletic eta Rayoren arteko partidak beti dira bereziak bi afizioentzat, betidanik harreman ona izan baitute. Vallecaseko neurketaren atarian, guztiak bildu ziren Rayoren zelaiaren inguruan, abesteko eta nork bere taldea animatzeko.