undefined

Iñigo Lopezen (Sestao River) eta San Vicenteren (SD Leioa) lagapenak

Iñigo Lopezen (Sestao River) eta San Vicenteren (SD Leioa) lagapenak

Aurrelariak eta atzelariak utzita jokatuko dute denboraldia amaitu arte

Iñigo Lopez eta Iker San Vicente Basconiako futbolariak Sestao River eta SD Leioa taldeetan arituko dira denboraldi amaierara arte.

Aurrelariak, aurten bi gol sartu dituenak, maila bat igoko du Las Llanasen Bigarren RFEF txapelketan jokatzeko. Bestalde, atzelariak bigarren aldiz jokatuko du utzita kanpaina honetan. SD Gernikan hasi zen, baina beste lagapen bat bilatu zaio, kasu honetan SD Leioa taldea, Hirugarren RFEFn, minutuen premiaren aurrean.