undefined

Unai Rementeria Bilbao Athletic indartzera dator

Unai Rementeria Bilbao Athletic indartzera dator

Mirandeseko erdilariak utzita jokatuko du denboraldi amaierara arte, derrigorrezkoa ez den erosteko aukerarekin

Athletic Clubek eta CD Mirandesek akordioa lortu dute Unai Rementeria erdilariak Bilbao Athleticen utzita jokatu dezan denboraldi amaierara arte, derrigorrezkoa ez den erosketa aukerarekin.

Unai Rementeria hiru urtez hezi zen Lezaman, kimuen eta haur mailen artean, eta denboraldi honetan 12 partidutan parte hartu du CD Mirandesekin. Bigarren B Mailan eskarmentu handia du, SD Amorebieta eta Arenas CF bezalako klubetan jokatu ondoren, joan den udan CD Mirandesek fitxatu zuen arte.