undefined

Athleticen arrakasta TikToken

Athleticen arrakasta TikToken

Gazteenei zuzendutako sare zuri-gorri profilak 10 milioi bistaratze baino gehiago, ia 6 milioi interakzio eta 174.000 jarraitzaile berri izan ditu urtarrilean

Athletic Cluben TikTok kontu ofizialak zale zuri-gorriekiko bistaratze eta interakzio errekor absolutua erregistratu du urtarrilean 2020ko maiatzean sortu zenetik.

Blinkfire Analyticsek emandako zifrek – LaLigak txapelketako klub guztien errendimendu digitala aztertzeko erabiltzen duen tresna – adierazten dute Athletic Cluben TikTok profil ofizialak guztira 10.124.991 bistaratze izan dituela 2022ko urtarrilean, Kluba LaLigako rankineko hirugarren tokian kokatuz, Real Madrilek eta FC Bartzelonak bakarrik gaindituta.

Bistaratzeez gain, Athleticen TikTok kontuko edukiak interes handia sortu dute bere jarraitzaileen artean: 1.167.800 interakzio izan dira guztira iruzkinen, bideo partekatuen eta ‘Atsegin dut’-en artean.

Horren guztiaren isla izan da, halaber, Athleticek plataforman dituen jarraitzaileen gorakada nabarmena, 174.000 profil berri gehitu baitzaizkio urtarrilean.

Athletic Cluben TikTok kontu ofizialean, oinarri musikala duten bideo labur originalak partekatzen dira. Athletic Clubeko eduki ezberdinak kontsumitzeko modu desberdin eta lasaiago bat.