
Bazkideen kuotak ordaintzea
Bazkideen kuotak ordaintzea
Urteko kuota helbideratuta ez duten eta 2022koa oraindik ordaindu ez duten bazkideek online egin dezakete, partiden aurreko orduetan izan ezik, horietan San Mameseko leihatiletan egin ahal izango baitute.
Urteko kuota helbideratuta ez duten eta oraindik 2022koa ordaindu ez duten bazkideek online egin dezakete otsailean, partiden aurreko orduetan izan ezik, horietan San Mameseko leihatilak irekita egongo baitira horretarako.
Horrela, otsailaren 3an (Athletic Club – Real Madrid partida jokatuko den eguna), online ordaintzeko zerbitzua 18:00etatik 23:59ra bitartean etengo da, eta hurrengo egunean berrekingo da. Otsailaren 7an (Athletic Club – RCD Espanyol neurketa programatuta dago) ordutegiak berdinak izango dira, ordu beretan zerbitzua moztuta eta 8tik aurrera berriro martxan jarrita. Otsailaren 3an eta 7an, bazkideek San Mameseko leihatiletan ordaindu ahal izango dituzte kuotak (10:30etik 13:30era eta 19:30etik aurrera).
Ordainketa online egiteko esteka (bazkidearen kodea eta PINa sartuta) honako hau da:
AC 2022 bazkideen kuota txartel bidez ordaintzea