
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Real Madrid CF (1/4 Kopa)
Partida aurrekoa: Athletic Club vs Real Madrid CF (1/4 Kopa)
Ezagutu bilbotarrek eta madrildarrek jokatuko duten final-laurdenetako partidaren xehetasunak
Kopa San Mamesera itzuliko da erronka handi batekin. Lehoiek Real Madrid LaLigako liderra izango dute aurrean, txapelketako final-laurdenen neurketan. Aurten partida bakarrera jokatuko den azken neurketa izango da eta Marcelinoren taldeak Carlo Ancelottiren taldearen aurka jokatuko du oraingoan, Kopako hirugarren finalerdia jarraian lortzeko asmoz. Bilbotarrek eta madrildarrek azken aldiz txapelketa honetan indarrak neurtu zituztenean, 2005-06 denboraldian, David Beckhamen gol batek garaipena eman zion Real Madridi. Hala ere, zuri-gorriek eta zuriek aurtengo denboraldian jokatzen duten laugarren norgehiagoka izango da; zehazki, bi hilabeteko denbora-tartean. LaLigako bi jardunaldietan eta Superkopako finalean izandako porroten ondoren, Athletic Clubek mendekua bilatuko du gaur, lehiaketa bizi eta polit honetan aurrera egiten jarraitzeko.
Talde zuria, zuri-gorriak bezala, lehen bi kanporaketak jokatzetik salbuetsita egon zen. Bi taldeek 120 minutura arte luzatu behar izan zuten partida final-laurdenetara pasatzeko. Lehoiek partida zoragarri batean FC Barcelona gainditu zuten eta merengeak Elchek 103. minutuan sartutako golari jokalari bat gutxiagorekin buelta emateko gai izan ziren.
Gaur, 21:30etik aurrera, Bilboko taldeak beretzat beti berezia den txapelketan aurrera egiten jarraitzea izango du helburu. Beraz, beste gau garrantzitsu bat biziko da Katedralean. San Mamesen eseriko diren zaleen berotasunak berebiziko garrantzia izango du, beste behin ere, finalerdietako txartela lortzeko.
Deialdia
Marcelino Garcia Toralek, Athletic Clubeko entrenatzaileak, 22 jokalari deitu ditu gaur gaueko partidarako. Alde batetik, Unai Vencedor eta Oihan Sancet ez dira zerrendan izango, eta bestalde, Ligako 14. jardunaldian Levante UD taldearen aurka min hartu ondoren, Asier Villalibre deialdira itzuli da.
Marcelino
Marcelinoren adierazpenak hemen berriro ikusi eta entzun ditzakezu, Youtubeko gure kanal ofizialean, zuri-gorrien eta talde madrildarraren arteko Kopako final-laurdenetako partidaren atariko prentsaurrekoan.
Aurkaria
Real Madrid 1902ko martxoaren 6an sortu zen, eta 120 urte hauetan 19 aldiz lortu du Kopako titulua. Talde zuriak 2013-14 denboralditik ez du garaikur hau irabazi; orduan, Mestallan Barcelona 1-2 gainditu ostean.
Estatistikak
Athletic Clubek eta Real Madrilek 57 aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan. Lehoiek guztira 24 partida irabazita, zortzi berdinduta eta 25 partida galduta, balantza talde madrildarraren alde dago gutxigatik.
Kontsultatu Real Madriden aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

