undefined

Izena eman duten bazkide guztiek sarrera dute RCD Espanyolen aurka

Izena eman duten bazkide guztiek sarrera dute RCD Espanyolen aurka

31.219 bazkidek eman dute izena, eta otsailaren 5etik aurrera izena eman ez dutenek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek eman ahalko dute izena. Publiko orokorrarentzako, online igandetik aurrera

Athletic Cluben eta RCD Espanyolen arteko Ligako 23. jardunaldiko partidarako bazkideek izena emateko epea amaitu da. Partida hori otsailaren 7an jokatuko da San Mamesen, astelehenean 21:00etan, eta 31.219 eskaera zenbatu dira guztira.

Baimendutako edukieraren %75era iritsi ez direnez, izena eman duten bazkide guztiek dute hitzordu honetarako eserlekua izateko eskubidea, eta txartelak aktibatu egingo zaizkie.

San Mamesera sartzeko dokumentua bazkide txartela izango da. Hau da, partidara sartzeko eskubidea duten bazkideei ez zaie sarrerarik bidaliko, baizik eta zelaiko ohiko eserlekura sartuko dira Klubak aktibatuko duen txartelarekin. Aplikazio ofizialaren bidez ere sartu ahal izango dira, Txartela atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearekin. App bidezko lagapenak desgaituta egongo dira edukiera-murrizketak mantentzen diren bitartean.

Sarrerak gelditzen direnez, Gazte Abonoek otsailaren 5etik (larunbata) aurrera aktibatu ahal izango dute txartela, TXARTELA AKTIBATU botoiaren bidez. Botoi hori Athletic Clubeko Sarrerena Webgunean jarriko da, 10:30etik aurrera. Izena eman ez duten bazkideek ere, euren txartela aktibatzeko aukera izango dute botoi beraren bidez, bazkide-kodea sartuta eta eserlekua gordeta, baimendutako edukiera agortu arte.

Club Athletic eta salmenta orokorra

Otsailaren 5ean, larunbata, 10:30etatik aurrera, Club Athleticeko kideek lehentasunez bi sarrera erosi ahal izango dituzte webgunean gaituko den botoian.

Igandean, hilak 6, goizeko 10:30etatik aurrera, publiko orokorrari online irekiko zaio salmenta, Athletic Cluben Sarreren Webgunearen bidez. Eserlekuak geratzen badira, San Mameseko txarteldegietan jarriko dira salgai ere astelehenean bertan, 19:00etatik aurrera.