undefined

Reto Iberdrolako Athletic B – AEM Lleida partida, atzeratuta

Reto Iberdrolako Athletic B – AEM Lleida partida, atzeratuta

Talde kataluniarrak hamahiru kasu positibo ditu

Athletic Club B eta SE AEM Lleidaren arteko Reto Iberdrola ligako Iparraldeko Multzoko 17. jardunaldiko partida, igandean 11:30ean Lezaman jokatu behar zena, atzeratu egin da Lehiaketa Epailearen erabakiaren eta Espainiako Futbol Federazioaren jakinarazpenaren ondoren eta talde kataluniarraren eskaera onartuta.

RFEFek, horrela, beste data batera atzeratu du partida, Lehiaketako Epaileak zehaztuko duena eta hura normaltasunez eta arriskurik gabe jokatzea ahalbidetuko duena.