
Vivianek kontratua luzatu du 2026ra arte
Vivianek kontratua luzatu du 2026ra arte
Erdiko atzelariak hiru denboraldiz luzatu du Athleticekin zuen lotura
Athletic Clubek eta Daniel Vivian atzelariak akordioa lortu dute lehen taldearekin zuen kontratua hiru denboraldiz luzatzeko, 2026ko ekainaren 30era arte. Jokalariak akordioa sinatu du eguerdian Ibaiganen, Aitor Elizegi presidente zuri-gorriarekin eta Rafa Alkorta kirol zuzendariarekin.
22 urteko erdiko atzelari gasteiztarra indartsu sartu da denboraldi honetan lehen taldean, eta hamabi partida jokatu ditu jada Liga eta Koparen artean, Mallorcaren aurka gol bat sartuta. CD Mirandesen egindako lagapen emankorraren ondoren (32 partida, bi gol eta kapitaintza), Vivianek Athletic Cluben etorkizuneko apustu honetara gonbidatzen duen errendimendua eskaini du. Santutxu gazte taldetik heldu zen Lezamara 2016-17 denboraldian.