
Sarrerak Mallorcaren aurkako neurketarako
Sarrerak Mallorcaren aurkako neurketarako
Kontsultatu otsailaren 14an Visit Mallorca Estadi futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrera eskuratzeko baldintzak
Real Mallorca taldeak 300 sarrera bidaliko dizkio Athletici. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 8tik, asteartea, 10:30etik, asteazkenera arte, otsailak 9, 18:00etara.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña oficialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, otsailaren 10ean, osteguna, 10:30etik 13:30etara eta 19:30 aurretik.
Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.
Erlazionatutako partidak
RCD Mallorca - Athletic Club

