undefined

Erika, Athleticen partida gehien jokatu dituen jokalaria

Erika, Athleticen partida gehien jokatu dituen jokalaria

Kamiseta zuri-gorriarekin 414 partida jokatu dituelarik, aurrelari nafarrak Eli Ibarra gainditu eta Athletic Cluben historia egin du

Erika Vazquez, gaur Lezaman Atletico Madriden aurka lehiatutako partidan hasierako hamaikakoan atera ondoren, emakumezkoen Athleticen historian partida gehien jokatu dituen jokalaria bilakatu da.

Aurrelariak 414 norgehiagoka jokatu ditu zuri-gorriz, eta sailkapenean bigarrena den Eli Ibarra (413 partida) jokalari ohia gainditu du. Gainera, Athleticen baitan futbolari bakar batek ere ez du Erikak baino denboraldi gehiago jokatu (17), eta ez du hainbeste gol sartu. Izan ere, 2004/05 denboraldian lehen aldiz zuri-gorriz debutatu zuenetik 263 gol egin ditu (239 Ligan, 6 Kopa eta 18 Txapeldunen Ligan).

Halaber, Erikaren garaipen-zerrendan Athleticekin lau liga ditu (2004/05, 2005/06, 2006/07, 2015/16).