undefined

“Bietako inor ez da nagusi izan”

“Bietako inor ez da nagusi izan”

Marcelinok uste du xehetasunek erabakiko dutela Kopako finalista nor izango den, “oso talde parekatuak” baitira biak

Athletic Clubek eta Valencia CF-k bana berdindu zuten San Mamesen, eta Marcelino Garcia Toralek Kopako finalerdietako joaneko partidaren amaieran agerraldia egin zuen. Nahiz eta neurketa zakarra jokatu behar izan zuten, pozik agertu zen bere jokalariek egindako lanarekin: “Aurkariak bere errendimendua optimizatzeko egin behar duen bezala jokatzen du. Uste dut eraginkorragoak eta anbizio gehiagorekin jokatu behar genuela, baita gehiagotan haien areara iritsi behar ginela ere, baina bigarren zatian gure bertsiotik urrundu eta eurenean sartu gara. Hala ere, oso pozik eta harro nago nire jokalarien lanarekin. Emaitza estua da, bietako inor ez baita nagusi izan“.

Itzulerako norgehiagokan beste lehia orekatu bat espero duela adierazi du entrenatzaile zuri-gorriak: “Borrokatzera, lan egitera, jokatzera eta irabaztera joango gara. Normala da kanporaketa Mestallan erabakitzea, bi talde oso parekatuak garelako. Gure emaitza ia guztiak berdinduak dira. Antzeko partida bat ikusiko dugu eta xehetasunetan asmatzen duenak eramango du kanporaketa“.