undefined

“Zaleek amore ez ematen lagunduko digute”

“Zaleek amore ez ematen lagunduko digute”

Entrenatzaile zuri-gorriak “partida oso gogorra” aurreikusten du, “maila fisikoan zein mentalean”, FC Barcelona liderraren aurka.

Iraia Iturregik bere adierazpenak utzi ditu soilik Athletic Clubeko hedabide ofizialen aurrean, FC Barcelonak Lezamara egingo duen bisitaren bezperan. Orain arte punturik galdu ez duen liderrak garaipenak pilatzen jarraitzeko asmoa du. Partida honetarako giro bikaina espero da; are gehiago joan den asteazkenean lehoiek Atletico Madriden aurka irabazi ondoren. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da, 2. zelaian, eta Erika Vazquez omenduko dute.

Loiukoak aitortu duenez, “Taldea nekatuta dago, baina buruz ondo ikusten dut. Jokalariak mentalizatuta ikusten ditut dena emateko geldialdia baino lehen“.

Iturregik gogoratu du joaneko partidan 0-0 iritsi zela Athletic atsedenaldira eta hirugarren eta laugarren golak ia luzapenean jaso zituela. “Bizirik egon ginen 86. minutura arte, eta alde horretatik gauza positibo asko erreskatatu ditzakegu. Neurketa hau irabazteko edo berdintzeko aukeraren bat izan nahi badugu, erasoan han egin genuena baino min handiagoa egin behar dugu“.

Europan ere domeinu oso nabarmena

Entrenatzaile zuri-gorriak ez du ondorio handirik atera aurkariari buruzko datuei dagokienez. “Partida honen atarian, egia esan, datu gutxi ikusi ditut. Haien zenbakiak izugarriak dira. Bere nagusitasuna ez da Espainiako ligan bakarrik, Championsen ere gainerako taldeak baino askoz gehiago dira. Guk gure indarguneak martxan jartzeko gai izan behar dugu eta min egin diezaiekegu. Gola azkar ez jasotzen saiatu behar dugu. Emaitza alde batera utzita, taldeak ezin du amore eman. Ez dute inoiz oina azeleragailutik kentzen. Hala ere, ez lidake batere graziarik egingo Barçak astintzen bagaitu. Uste dut garrantzitsua dela han eman genuen maila erakustea. Denok dakigu Barçari irabaztea zaila dela , baina aukeraren bat badagoela uste dut eta horren bila joango gara“.

Taldeak partida biribila egin behar du, eta haiek ez dezatela bere eguna izan. Etxean jokatuta, zaleek laguntza hori eman diezagukete, batez ere taldea sufritzen ari den uneetan. Jokalariek gehiago ezin dutela uste dutenean, harmailetatik beharrezko energia jasoko dute. Animatzen ari den jendeak indarra emango digu“, azpimarratu du teknikariak.

Sevilla FC taldearen aurkako kanporaketa Kopako final-zortzirenetan

Bestalde, Iturregik Sevilla FC taldearen aurkako Kopako kanporaketa (martxoaren 2-3) Lezaman oso norgehiagoka gogorra izan zela adierazi du. “Cristian Tororen taldeek beti dakite horrelako partidak ondo lehiatzen, % 50ean ikusten dut“.

Partidari buruzko informazio garrantzitsua

Giro ederra egongo da bihar Lezaman, eta Erika Vazquez omenduko dute berriro. Aparkalekuan jendetzarik ez pilatzeko behar besteko aurrerapenarekin iristeko eskatzen zaie ikusleei. Publiko orokorrarentzako sarrerak leihatilan salduko dira edukiera bete arte (% 85).