
Partida Aurrekoa: RCD Mallorca vs Athletic Club (LaLiga 24. J)
Partida Aurrekoa: RCD Mallorca vs Athletic Club (LaLiga 24. J)
Ezagutu gaur gaueko (21:00etan) talde mallorcarraren eta lehoien arteko norgehiagokaren xehetasun guztiak
Osteguneko kopako partida lehiatuaren ondoren, Athletic Club LaLiga txapelketara itzuliko da eta Balearretako hiriburuan RCD Mallorcaren aurka jokatuko du, aurreko denboraldian maila gorenera igo zen taldea. Gaur lehoiek aurrean izango duten arerioak jaitsiera postuak saihestea du helburu. Momentuz, betetzen ari da eta 17. postuan dago 23 punturekin. Bien arteko puntu aldea handia den arren, gaurko neurketak garrantzi handia hartuko du lehoientzat. Garaipen bat lortzeak Marcelinoren taldea Europako postuetara asko gerturatzea eragin lezake.
Deialdia
LaLigan erabat zentratuta, Marcelinok 19 jokalari deitu ditu gaurko partidarako. Petxarromanen itzulera nabarmentzen da, COVID-19 proban izandako positibotik errekuperatuta. Bajei dagokienez, Iñigo Martinezek, txartelen pilaketaren ondorioz zigortuta, ezin izan du taldearekin bidaiatu. Vencedor eta Nico Williams ere ez dira zerrendan sartu, biak lesionatuta baitaude, eta De Marcos eta Capa COVID-19 probetan positibo eman ostean, deialditik kanpoan geratu dira.
Marcelino
Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko teknikariak gaur gauean RCD Mallorcaren aurka jokatu aurretik komunikabideen aurrean egindako agerraldia ikus dezakezu hemen.
El rival
1916an sortu zen, eta mendeurreneko klub bat izango dugu aurrez aurre, Balear Uharteetako zaharrena. Bigarren Mailatik denboraldi honetan igo den arren, Lehen Mailan jokatzen duen hogeitazortzigarren aldia da hau. Lehen urte gorabeheratsuen ondoren, talde bermelloarrak askotan galdu zuen maila, eta 1997-98 denboraldian bere mailarik onena berreskuratu zuen, LaLigan 16 denboraldi jarraian eman zituen. Zalantzarik gabe, bere urterik onenak izan ziren. Igo berriak, bosgarren postuan amaitu zuten eta birritan (1998-99 eta 2000-2001) hirugarren postua lortu zuen ere, Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatuz. Ez hori bakarrik, RCD Mallorcak Errege Kopa bat du bere palmaresean (2002-2003) eta nazioarteko txapelketako final bat jokatu zuen ere. 1998-1999 denboraldian, 1-2 galdu zuen Lazio italiarraren aurka.
Estatistikak
1960-61 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, RCD Mallorcak eta Athletic Clubek 57 partida jokatu dituzte elkarren aurka maila gorenean, eta balantzea positiboa da zuri-gorrientzat: 28 partida irabazi dituzte, 13 berdindu eta 16 galdu.
Visit Mallorca Estadi, aldiz, Athletic Clubentzat zelai deserosoenen artean dago. Talde mallorcarraren aurka etxetik kanpo jokatutako norgehiagoketan, lehoiek zazpi garaipen, hamar berdinketa eta hamaika porrot pilatu dituzte.
Bi taldeen arteko azken bost neurketei dagokienez, balantzea ez da guztiz ona Bilboko taldearentzat. Athletic Clubek behin lortu du garaipena, 2012-13 denboraldian, eta beste lau bisitetan, bi berdinketa eta bi porrot erdietsi ditu.
Kontsulta itzazu Mallorcaren aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.