undefined

Dani Garciak 2024ra arte luzatu du kontratua

Dani Garciak 2024ra arte luzatu du kontratua

Erdilariak bi denboraldi gehiago sinatu ditu Athletic Clubekin

Athletic Clubek eta Dani Garciak akordioa lortu dute jokalaria eta talde zuri-gorria lotzen zituen kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2024ko ekainaren 30era arte. Jokalariak akordioa sinatu du eguerdian Ibaiganen Aitor Elizegi presidentearekin eta Rafa Alkorta kirol zuzendariarekin batera.

Zumarragako erdilaria, 31 urtekoa, Marcelinok gehien erabilitzen dituen jokalarietako bat da, LaLigan 23 aldiz parte hartuz, Kopan lau aldiz eta Superkopan bi aldiz, lehoien erdigunean funtsezko eginkizuna betez. Laugarren urtea du Athleticen eat 137 neurketa jokatu ditu kamiseta zuri-gorriarekin. 2018an iritsi zen Lezamara SD Eibarretik, 2. B mailatik Lehen Mailara igotzea lortu eta lau denboraldiz maila gorenean finkatu ondoren.

Dani Garciak prentsaurrekoa emango du ostiralean entrenamenduaren ostean.