undefined

Sarrerak Bartzelonako neurketarako

Sarrerak Bartzelonako neurketarako

Kontsultatu otsailaren 27an Camp Nou futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrera eskuratzeko baldintzak

FC Barcelona taldeak 299 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke otsailaren 16tik, asteazkena, 16:30etik, ostiralera arte, otsailak 18, 10:00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Klubeko Peña ofizialentzat izango dira. Soberan gehiago baldin baleude, publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.

Sarreren prezioa 39 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira, otsailaren 22ean, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea.